[Argazkia tamaina handian (1,30 MB). Argazkilaria: Dani Blanco]
Argazkian, goiko lerroan: Galder Gonzalez eta Nagore Vega (grebaorokorra.info); Gotzon Garaizabal (Di-da enpresa) eta Mertxe Mujika (AEK); eta Piter Ansorena, Txema Vitoria eta Xabier Otaegi. Beheran: Fakun Aznarez (grebaorokorra.info), Eriz Zapirain eta Agin Rezola.
Irudi gehiago ikusteko joan argazki-galeriara.
Ekitaldiko bideoa ere ikusgai duzue ARGIA.com-eko Multimedia kanalean.
Atzo banatu genituen euskarazko komunikazioan nabarmendu diren pertsona, talde, enpresa, profesional edo produktuei eskainitako ARGIA Sariak, Lasarte-Oriako (Gipuzkoa) Txitxardin Beltxa jatetxean egindako ekitaldian. Hauexek izan dira aurtengo sarituak:
Prentsa idatzia: Itxaro Borda.
Irratia: Agin Rezola.
Telebista: Eriz Zapiain.
Publizitatea: AEK.
Internet: grebaorokorra.info.
Merezimenduzkoa: Txirri, Mirri eta Txiribiton.
- Xabier Letona ARGIAko zuzendariaren hitzaldia (PDF)
Urtero egin ohi dugun bezala, ARGIA Sariekin bat eginez, Euskal Kulturaren Urtekaria kaleratu dugu. Paperezko edizioa salgai dago jada.