Azken bi urteetako greben eskutik etorri da 2020ko Emakumeen Nazioarteko Eguna. Aurten ez da grebarik izan, baina Euskal Herriko mugimendu feministak aurreko urteetako tentsioa mantendu nahi izan du M8ko borroka egunaren bidez. “Antolatu indarrak, batu borroka feministara” izan da aurtengo leloa. Gizarte atomizatu eta indibidualizatu honetan, antolatzera eta borroka kolektiboan egitera dei egin dute. Ekintza nagusiak igandean izan badira ere, ostiraletik izan dira martxan auzoak, herriak eta hiriburuak.