argia.eus
INPRIMATU
Greba orokor batean piketeak egiteagatik salatu zituzten hiru gazte absolbitu ditu epaileak
  • 2020ko urtarrilaren 30eko greban izan ziren gertakariak Donibane auzoan. Apustu-etxe batek itxi zezan indarkeria eta mehatxuak erabiltzea leporatzen zieten. Fiskalak bi urteko kartzela zigorra eta 200 metroko urruntze-agindua eskatu zuen, baina epaileak auzipetuen jarrera baketsua berretsi du.

Euskalerria irratia @fm983irratia Bidane Beloki Ezker 2024ko urriaren 17a
onibaneko atxiloketak salatzeko elkarretaratzea Ahotsa.info

Apustu-etxe batek itxi zezan piketea egin eta jabea bortizki hertsatzeagatik eta mehatxuak tarteko akusatu zituzten hiru gazteak. Espainiako Poliziak handik eta egun batzuetara hiru gazteak atxilotu zituen.

Fiskalak bi urteko kartzela-zigorra eta ustez ixtera behartu zuten apustu-etxetik 200 metroko urruntze-agindua eskatu zuen. Orain, epaileak hiru gazteak absolbitu ditu akusazioa babesteko froga nahikorik ez dagoelako eta epaiketan aurkeztutako grabazio baten arabera, hiru akusatuak lokalera sartu zirenean ez zuten apenas hitz egin bertako langilearekin, eta bideoak erakusten du ez zutela ez mehatxurik ezta indarkeriak ere erabili.

Epaileak gainera, nabarmendu du “uneoro poliziaren presentzia egonda ere, honek ez zuela inoiz esku hartu behar izan", hartara auzipetuen jarrera baketsua berretsi du epaileak.