argia.eus
INPRIMATU
Greba mugagabeari ekin diote Arrasateko etxez etxeko langileek
  • "Negoziaketek porrot" egin dutelako eta "lan gatazka oraindik ez delako konpondu" greba mugagabeari hasiera eman diotela Arrasateko etxez etxeko langileek jakinarazi dute ELAtik.

2018ko ekainaren 20a
Argazkia: goiena.eus

Arrasateko Ute Clece Zaintzen enpresako langileek ekainaren 5erako iragarri zuten greba, eta ondoren, hilaren 19ra atzeratu "negoziazioei bidea eman asmoz". Negoziaketa horiek, baina, porrot egin dutela adierazi dute gaur, hilak 19 eta grebari hasiera eman diote.

 

Albiste hau goiena.eus-ek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.