argia.eus
INPRIMATU
Greba mugagabea hasiko dute Trapagarango MFS enpresaren 104 langileen kanporatzearen aurka
  • ELAk eta LABek EREa baztertu eta berau erretiratzea galdegin dute. Sindikatu biek gogoratu dute 2023an antzeko neurriak geldiaraztea lortu zutela mobilizazioen bitartez

Julene Flamarique 2025eko urtarrilaren 29a
Trapagarango MFS Sintering enpresa, Bizkaian ELA

ELAk eta LABek greba mugagabea egitea proposatu dute Trapagarango (Bizkaia) MFS Sintering enpresak, automobilgintza sektorerako piezak egiten dituen enpresak, martxa jarri nahi duen EREaren aurka. Enpresak urtebete darama ordainketak etenda eta 24 milioi euroko zorra pilatuta, eta likidazio fasean dago ekainetik, Bizkaiko Merkataritza arloko Epaitegiaren arabera. PKF Attesteko konkurtso kudeatzaileak 104 langileri eragingo liekeen EREa iragarri du.

Sindikatuek, ELA eta LAB buru dituztela, erabakia “justifikaziorik gabekoa” dela salatu dute, eta neurria atzera bota ezean greba mugagabea hasiko dutela berretsi dute. 2023an, langileek ERE bat geldiaraztea lortu zuten sindikatuen mobilizazioari esker.

LABek susmoak zituen

LABek 2023an ohartarazi zuen lantegia erosteko inbertsio funtsen balizko interesaz. Hidrogenoaren Euskal Korridorearen parte den MFSk 3,2 milioi euro jaso ditu Eusko Jaurlaritzaren laguntzetan 2018tik. 2022an, 14,3 milioi fakturatu zituen eta hiru milioiko galerak izan zituen.