argia.eus
INPRIMATU
Greba mugagabea hasi dute Iruñeko Capraboko 18 langileek
  • Capraboko 18 langile kalean geratuko dira Caprabo saltokiak itxi eginen dituztelako. Euren eskaera, Eroskik birkoloka ditzala edo kaleratze duinak ziurta diezaiela. 

Euskalerria irratia @fm983irratia 2017ko otsailaren 27a
Capraboko langileen agerraldia greba mugagabea iragartzeko. (Arg:@oalocas)

Capraboko 18 emakume kalean geratuko dira Caprabo saltokiak itxi eginen dituztelako. Euren eskaera, Eroskik birkoloka ditzala. Joan den otsailaren 10ean jaso zuten kaleratze eskutitza eta ordutik, behin baino ez dira bildu enpresarekin, eta langile horien eskaerak helarazteko baino ez zen izan.

Oraindik erantzunaren zain daude, baina gaurtik greba mugagabean izanen dira, LAB sindikatuak azaldu digunez.

Greba mugagabea egitearekin batera kalean mobilizatzen segitzeko asmoa ere badute. Gaur, Gazteluko Plazan elkartuko dira 18:00etan. 

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra