Administrazio publikoko 29.000 langile daude deituta asteazken honetan grebara, ELA, LAB, CCOO, UGT eta Steilas sidikatuen eskutik. "Zerbitzu publikoa hobetzeko mobilizatzera" deitu dituzte langileak. Horrez gain Osasunbidean ere greba deitu dute sindikatuek.
Milaka langile greba eguna dute otsailaren 15a eta mobilizazera deituak izan dira sindikatuen partetik. Zerbitzuen eta enplegu publikoaren "duintzea" eskatzen dute eta "egiazko negoziazioa" Nafarroan, horretarako mahai eta foroetan edukiak jarrita.
Besteak beste, lan baldintzak hobetu eta sektore publikoko "pribatizazio politikarekin" amaitu dadila nahi dute langileen ordezkariek. Gogorarazi dute behin behinekotasun handia dagoela oraindik eta %8tik behera egon beharko lukeela berez. Gainera, plantilaren "dimentsionamendu egokia" ere eskatzen dute. Erosteko ahalmena berreskuratzea, erratioak hobetzea, lanbide karrerak bermatzea... horiek dira beste aldarrikapen batzuk.
Lehen mobilizazioa 11:30etan izango da, Nafarroako Jauregiaren aurrean egingo dute elkarretaratzearekin, eta osasungintzakoak zutabe batean joango dira haraino. Gainera, arratsaldean manifestazioa antolatu dute autobus geltoki zaharretik 17:30ean abiatuta.
Osasunbidean ere greba
Sektore publikoko grebarekin bat eginez, Osasunbideako langileek ere greba dute gaur LAB, SAE, UGT, ELA eta CCOO sindikatuek deituta.
Sindikatuak mahai sektorialera deituak zeuden asteartean, baina planto egitea erabaki zuten Nafarroako Gobernuko Osasun sailak euren eskakizunak aztertzeari uko egin diolako. "Sindikatu Medikuarekin akordioak sinatu ditu lan baldintza eta soldatetaz gure gainetik eginez", azaldu du LABeko funtzio publikoko arduradun Isabel Artiedak, Euskalerria Irratiak jasotakoaren arabera.
Era berea, gaurko grebarako Osasunbidean ezarritako gutxieneko zerbitzuak "gehiegizkotzat" jo dituzte sindikatuek, eta kasu batzuetan %100ekoak izango direla diote.