"Grafika Soziala: Goi-bilera klimatikoak, aktibismo soziala" apirilaren 25etik maiatzaren 14ra arte ikusi ahal izango da Alde Zaharreko Antartika Kultur Containerrean, Kale Nagusian, 53. zenbakian. 18;30etatik 20:00etara.
2022ko azken asteetan Donostiako Cristina Enean egon zen Glasgoweko goi-bileraren harira eta orain Euskal Herriko gainerako herri eta hirietan zabalduko da apurka. Eneko Calvo eta Martin Mantxo dira egileak.
Orain arte larrialdi klimatikoa dela eta tinta-ibaiak isuri direla zehazten dute egileek A planeta ingurumen atarian: zein den egoera, iragarpenak, muga-urteak, maila politiko instituzionaleko berriak, sinatutako akordioa, eta bestelakoak. Diotenez, gizarte zibilak garrantzi handia izan du klimaren gaian, baina atal horri buruzko azterketarik ez dago, ezta hausnarketa historikorik ere.
Mugimendu horren ezaugarri nagusia irudimentsua, sortzailea, anitza eta koloretsua izatea da. Beraz, hausnarketa hori falta izan bada, alderdi grafikoarena ere faltan dago. Hutsune hori bete nahian eta mugimendu hori ospatzeko eta bultzatzeko antolatu dute erakusketa.
Ondoko elkarrizketan, Martin Mantxok zehatzago azaltzen ditu erakusketaren nondik norakoak:
Eta A Planetako sarrera honetan are modu sakonagoan azaltzen dira erakusketa eta klimaren aldeko mugimenduaren historia.