argia.eus
INPRIMATU
Graffitiak nola, publizitate paneletako markak hala ezabatu dituzte Bristolgo artistek
  • #SubvertTheCity edo Hiria Irauli izena jarri diote Bristolgo (Ingalaterra) kale artistek haien azken ekintzari: publizitate paneletako markak ezabatu dituzte udalak graffitiak ezabatzen dizkiela salatzeko. 50 bat kartel aldatu dituzte.

Ane Eslava Serrano @eslavaane 2017ko apirilaren 05a

Mezu hau utzi dute horma-irudietan:

“Iragarkiek gure subkontzientea bonbardatzen dute eta enpresek asmaturiko desira hutsalak transmititzen dizkigute, kontsumitzen jarraitzeko. Jendeak onartzen du; guk, ordea, hormak margotzen ditugu horri aurre egiteko. Udalak, baina, lauki grisekin estaltzen ditu gure lanak eta guri salaketak jartzen dizkigu”.

Subvertisers International atarian aurkitu ditugun argazkiak:

 

 

 

Ekintza beste leku batzuetara zabaldu da:

Rouen
Lyon
Burdeaux