Andaluziako Puerto III kartzelan dagoen Iñaki Bilbao Goikoetxea euskal presoa ospitalera eramateko agindua eman du Espainiako Auzitegi Nazionalak, Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak jakinarazi duenez. Irailaren 9tik gose greba mugagabean da Bilbao.
Euskal Herri independente, sozialista, batu eta euskaldun baten alde, gose greban hogei egun daramatza presoak. Gose grebaz gain, bere ziegatik ere ez da ezertarako atera (ez patioko orduetarako, ez bisitak edo telefono deiak egiteko). 2007an ere gose greba egin zuen, orduko hartan hamar egunekoa.
Epaileak agindu du presoa erietxera eramateko eta bizirik mantentzeko egin behar den guztia egiteko.