Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Kontrako Mugimenduak jakinarazi duenez ekainaren 26ean utzi du gose greba Iñaki Bilbao presoak.
Joan den maiatzaren 28an hasi zuen gose greba Bilbaok “independentzia eta sozialismoaren alde”. Hamasei kilo galdu ditu honezkero, eta jada uda edatea kostatzen zitzaion. Protestaren bitartez borrokaren balioa azpimarratu nahi zuen, eta bat egin AAEKMk abiarazitako kanpainarekin.
Hain zuzen, larunbatean deitu zuen mugimenduak manifestazioa Bilbon, eta 1.500 inguru pertsona batu ziren. Bertan bereziki EPPKren ildoarekin bat egiten ez duten presoak izan zituzten gogoan, eta tartean Bilbaoren gose greba eredugarritzat jo zuten: “Umiltasun eta eskuzabaltasun eredua da gure militantziarentzat”.
Muturreko isolamendu egoeran dago Bilbao azken hamar urteetan Bilboko Puerto III espetxean, eta senide eta lagunekin dituen komunikazioak behin eta berriro debekatzen dizkiote; jada ezin ditu lau lagunen telefono dei, bisita ez eta eskutitzik jaso.