argia.eus
INPRIMATU
Gose greba bertan behera utzi du Garikoitz Etxeberriak
  • Garikoitz Etxeberria Lizartzako preso politikoak bertan behera utzi du apirilaren 19an hasi zuen gose greba. 

ARGIA @argia 2023ko apirilaren 25a

Euskal presoekin elkartasunean lan egiten duen Tinkok jakinarazi dionez, Zaballako espetxe zuzendaritzak ziurtatu dio aste honetan edo hurrengoan modulu arruntera eramango dutela eta ez duela ziega beste inorekin partekatu beharko.

Berarekin elkartasunez gose greba abiatua zuten beste zazpi presoek ere bertan behera utzi dute baraualdia.