argia.eus
INPRIMATU
Gose greba amaitzea erabaki dute preso kurduek 68 egunen ostean, Ă–calanen eskariz
  • 688 preso kurduk Abdulá Öcalan Kurdistango Langileen Alderdiko (PPK) liderraren mezuari men egin egin eta gose greba uztea erabaki dute, 68 egunen ostean. Protesta amaitzean, hainbat ospitalera eraman behar izan dituzte, ondorengo bideoan ikus daitekeen bezala.

2012ko azaroaren 19a

68 egunen ondoren, 688 preso politikoen osasun egoera larriak kontuan hartuta, gose greba amaitzeko eskatu zien atzo Öcalanek kartzelatik, bere anaiaren bitartez. Gose greba bukatu duten presoak tratamendua jasotzen ari dira, eta batzuk ospitalera eraman behar izan dituzte, bideoan ikusten den bezala. Bien bitartean, Turkiako lehen ministro Recep Tayyip Erdoganek esan du "antzezlana" besterik ez dela izan.

Öcalan bizi osorako zigorturik dago 1999. urtetik. Gose grebaren arrazoietako bat PKK-ko buruaren isolamendu egoerarekin amaitzea da, Turkiako Gobernuarekin bake egoerari buruz negozia dezan. Hala nola, Ipar Kurdistan edo Turkiaren mendeko Kurdinstango gatazka politikoari irtenbidea emateko pausoak eman ditzala eskatzen diote Turkiari. Ankarako Gobernuak kurdueraz hitz egitearen eskubidea errespeta dezala eskatzen dute, bestetik. Estaturik gabeko nazio honek 40 milioi biztanle ditu Turkia, Siria, Iran, Irak eta Armenian banatuta.