argia.eus
INPRIMATU
Gorrotoaren diskurtsoa garesti atera zaio Facebooki: 7.000 milioi galdu ditu iragarkitan
  • Hainbat iragarlek Facebookekin duten harremana etetea lortzen ari dira Difamazioaren aurkako Liga eta Black Lives Matter mugimendua. Boikot kanpaina bat milaka milioi dolarreko galera suposatzen ari zaio Mark Zuckerbergen enpresari.

El Salto-Hordago @HORDAGO_ElSalto 2020ko ekainaren 30
Mark Zuckenberg. Argazkia: Alessio Jacona

Erredakzioan itzulia

Unilever, Coca-Cola, Levi 's, Honda, Diageo eta Verizon taldeek euren irudia garbitzeko kanpaina hasi dute. Horren ondorioz, hainbat konpainiak hainbat neurri hartu dituzte Facebookeko aplikazioetatik publizitatea aldi baterako kentzeko, eta plataformetako gorroto-diskurtsoak jazartzeko neurriak serioski ez hartzea leporatu diote. Pepsicok eta antzeko konpainiek ere iragarkiak "modu diskretuan" kentzea erabaki dute.

Mark Zuckerberg sare sozialaren sortzaileak diskurtso horien hedapena kontrolatzeko neurri berriak iragarri zituen iragan ostiralean, baina horiek ez dira "Facebooken politiken urraketa" gisa sailkatuko, gutxiengoen edo migratzaileen aurkako gorroto-diskurtsoak barne hartzen badituzte. "Adierazpen askatasunaren aldeko postak” mantenduko dira, Zuckerbergek defendatu duenez. Boikot kanpainaren antolatzaileek adierazi dutenez, iragarritako neurri berriak ez dira nahikoak.

Unilever elikagaien eta higienearen multinazionala izan da Facebookeko publizitatean egindako inbertsioen etenaldia iragartzen azkenetarikoa. Konpainiak salatu duenez, 2016an gertatu zen bezala, plataforma erabiltzen ari dira azaroan AEBn egingo diren hauteskundeak baldintzatzeko. Unileverrek Twitterrera zabaldu du erabakia, burtsako kotizazioan askoz txikiagoa da sare sozial hori, baina kazetaritzan eta komunikazioan eragin handia duen konpainia da, baita Donald Trumpek bere komunikazio politikoak zabaltzeko erabiltzen duena ere.

Marka handi horiek iragarkiak kendu dituzte #StopHateForProfit (#StopGorrotoaEtekinagatik) lelopean, Black Lives Matter protesten testuinguruan. Facebooken eta Twitterren bidez, Trumpek "arpilatzaileen" eta mugimendu antifaxistaren aurkako lehen mezuak bidali zituen. Anti-Difamazio ligak zentralizatu du dagoeneko 150 konpainia baino gehiago biltzen dituen boikoterako deia.

Facebooken akzioak % 8,3 jaitsi dira azken astean, Bloomberg hedabide espezializatuaren arabera. Iragarkiak kentzearen zuzeneko eragina 7.000 milioi eurokoa da, baina merkatuetan kolpea are handiagoa izan da, Facebookek 56.000 milioi euro galdu ditu konpainiarekiko konfiantza galtzearen ondorioz. Facebookek AEBetako euskarri digitaletako lau iragarkietatik bat biltzen duela uste da.