argia.eus
INPRIMATU
Gorroto diskurtso xenofoboen gorakadari frenoa jarri behar zaiola ohartarazi du NBEk
  • “Pandemiak gorroto eta xenofobia olatua hauspotu du, errudunak bilatu nahian eta beldurra sustatuz”, adierazi du Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusiak. Interneten eta kalean, arrazakeriak eta xenofobiak gora egin dutela eta horri aurre egiteko eskatu du.

Mikel Garcia Idiakez @mikelgi 2020ko maiatzaren 12a

Migratzaileak eta errefuxiatuak birusaren iturritzat jo eta segidan tratamendu medikua ukatu zaiela salatu du NBEk. Nazioarte mailako deia egin du, konspirazioek, musulmanen kontrako erasoek eta abarrek hartu duten indarrak kezkatuta. Agintari politikoei, hezkuntza erakundeei, hedabideei eta oro har gizarteari eskatu die joera hau geratzeko ahal dutena egin dezaten.

Elkartasuna eta kohesio soziala funtsezko direla azpimarratu du NBEk, batez ere garai zail hauetan. “Zoritxarrez, krisi garaian, non beldurrak eta emozioek rol inportantea jokatzen duten, jendeak errazago heltzen dio diskurtso mota horri”, onartu digu Bilboko SOS Arrazakeriako Alba Garciak.