Duela hiru hamarkada arte gizonezko gorputzak bakarrik ari ziren plaza publikoan. Nola sartu dira emakumeen gorputzak bertsolaritzan? Uxue Alberdik Pikara Magazinen argitaratutako artikulutik pasarte hauek nabarmendu ditugu.
“Bertsolaria” eta “gorputza” hitzak oso gutxitan jarri izan dira elkarren ondoan. Badirudi, elkarri iheska ibili izan direla, izan, banaezinak diren arren. Bertsolaria, ez da ahotsa, hitza eta ideiak bakarrik: gorputz oso bat da oholtza gainean. Gorputza jendaurrean, gorputza jolasean, gorputza lehian, gorputza pentsatzen, sentitzen… Baina orain arte bertsolaritzari buruz argitaratu diren ikerketetan apenas begiratu zaion gorputzari: bertsolariak buru hiztunak bailiran behatu dira, eta bertso-jardunaz aipatu diren ezaugarririk gehientsuenak lepotik gora kokatu dira: inteligentzia, arrazoiketarako gaitasuna, memoria, dialektikarako trebetasuna…
Emakumezko bertsolarien gorputzak
“Bertso-eskoletan neska dezente genbiltzan arren, ezaugarri jakin batzuk genituenok egin genuen aurrera”, aitortu izan du Maialen Lujanbiok, “ez dakit kasualitatea den ala bestela posible ote zen”. Ezaugarri horiek gorputz eta ahots sendoa, kontundentzia, erantzun azkarra, lotsagabekeria, pieza batekotasuna… ziren.
Maskulinitateari esleitzen eta exijitzen zaizkion ezaugarriak indartuz bide egiteari Drag King estrategia deitu izan diogu. Aitzindariak izan ziren bertsolariok, inoiz urratu gabeko bideetan ausartu zirenak.
Historikoki gizonezkoenak izan diren eremuetara sartzerakoan, emakumeek, kontzienteki edo inkontzienteki, sarri erabilitako estrategia izan da euren gorputzak estaltzea eta maskulinotzat jotzen diren balore edo ezaugarriekin bide egitea. Kasu batzuetan gizon mozorroan egin izan dute bidea (olinpiadetan kirolari edo ikusle moduan parte hartu zuten lehen emakume izendatuek gizon “mozorroz” –zein da mozorroa?- egin zuten –heriotza-zigorraren mehatxupean–; eta ikasi ahal izateko edo hainbat ofiziotan aritu ahal izateko gizonezko itxura edo izena hartu duten emakume asko ezagutzen ditugu: idazleak, medikuak, esploratzaileak, bidaiariak, soldaduak, musikariak…) . Bertsolarien kasuan, “ez zen interpretazioa, ez ginen ez ginena”, esan izan du Lujanbiok, “ez zen kontzientea izan. Halakoak ginen. Baina bestelakoak bagina zer pasako zen?”, galdetu izan du.
Gorputz transgresorea ezabatzea “intelektotik bakarrik” lehiatu behar izateko estrategia logikoa eta errepikatua da. Inkontzienteki, baina emakume haiek bazekiten euren gorputzetan bazegoela urratzailea zen zerbait.
Lehen emakume haiek bidea egin izanari zor zaio ondorengo belaunaldien loratzea. Gaur egun ez gaitu harritzen emakumezko bat bertsotan aditzeak, oraindik orain plazan ari diren emakumezko bertsolariak gutxiengoa (%20) diren arren. 90. hamarkadan plazaratu ziren haietako askok iraun egin dute, eta hamabost edo hogei urte beranduago beste taldetxo bat gehitu gintzaizkien.
Dirudienez, belaunaldi berriko bertsolari askok ez dugu “feminitate markak” leuntzeko beharrizanik sentitu, ez behintzat aurrekoen neurri berean. Areago, nik neronek bertso saioetarako neure gorputza “feminizatu” ohi dudala ohartu naiz. Lehenbizikoz ikusi ditugu oholtzan takoiak, ezpain margotuak, gona motzak, arropa estuak, eskote zabalak… Kantaera ere, oro har, leunagoa dugu, gorputzak finagoak, irribarrez kantatzen dugu askok, atseginak eta politak gara… Egokiak, emakume gisa. “Emakume” deitzen dugun konstrukto soziokultural horren markoan kriki-kraka handirik gabe kabitzen garela esan daiteke. Aurreko belaunaldiko bertsolari askoren estrategia subkontzientea drag king-ena bazen, labealdi honetako askorena panpin-ena da.
Eta niri Lujanbiori bere belaunaldiaz sorturiko galdera bera datorkit burura: “kasualitatea da azken aldian plazaratu eta plazan “funtzionatu” duten emakume bertsolariak “emakume egokiak” izatea? Posible da bestela?”.
Plaza publikora “emakume egoki gisa” agertzeak ere ondorio nabarmenak ditu. Panpinok parez pare egiten dugu topo genero dikotomiarekin.
Bigarren labealdian modu honetan plazaratu garen emakumezko bertsolarientzako kortserik handiena neurritasuna dela esango nuke. Panpinak egokia izan behar baitu, eta ororen gainetik, neurritsua. Neurri horretatik kanpo, edo marimutila zara, edo sorgina, edo puta. Emakumeen erreinutik desterratua. Horregatik, bertsolari-panpinak izan behar du lotsagabe samarra, baina ez harroa; seduzitzailea, baina ez puta; atsegina, baina ez melenga; alaia, baina ez txolina; kritikoa, baina ez haustailea; nortasunduna, baina ez haserrekoia; kontundentea, baina ez zabarra; umoretsua, baina ez friboloa.
Neurri horien barruan aritzeak, patriarkatuan trabarik egiten ez duen emakumearen rola performatzeak, (lehen) gizontasun hegemonikoaren manerak (manera batzuk; izan ere, oholtzan sendo eta ausart agertzen ziren emakume gazte haiek zein botere-kuota zuten bileretan, zein toki solasaldietan, zer pisu zuen haien ahotsak anekdotatik kanpo?) eta baloreak performatzeak bezala, onarpenerako ateak ireki ditzake. Bi estrategiak dira zilegi (nola ez) eta izan dira beharrezko, baina mugatzaileak dira gizontasun patriarkalaren erreinuan onartuak izatea helburu duten heinean.
Gorputzen subordinazioa bertsotan
Sarri gertatu ohi den zerbait da bertsolaritza lehia dialektikotik gorputzen arteko lehiara igarotzea. Bertsotan buruarekin bakarrik ez, gorputz osoarekin egiten den seinale. Gaian gorputzak zenbat eta pisu handiagoa izan, orduan eta arrisku handiagoa izaten da bertsoaldia gorputz menderatzailearen eta gorputz subordinatuaren arteko elkarrizketa bilakatzeko.
Demagun, bi bertsolari ari direla kantuan, bata emakumezkoa eta bestea gizonezkoa, eta hauxe dutela gaia: “politikariak zarete, datorren urteko aurrekontuetan zein murrizketa egingo dituzue?”. Pentsa banaka hasten direla kantuan, bata gastu militarretan murriztuko duela eta bestea guraizea kulturan sartuko duela esanez eta, halako batean, gizonezko bertsolariak emakumezkoari esaten diola: “nik zure gona murriztuko nuke”. Hau ia astebururo gertatzen den zerbait da.
Kasu horretan, bertsoaldiaren planoa aldatu egiten da: bi politikariren paperean ari ziren bitartean genero dikotomiak sorturiko desoreka askoz txikiagoa zen, funtzio batetik, ofiziotik ari zirelako bertsotan, burutik burura, ideiak proposatuz. Elkarren ondoan eta parez pare. Baina, gizonezko bertsolariak gonaren murrizketa aipatzen duen momentuan, politikariak desagertu egiten dira, eta gizona eta emakumea geratzen dira aurrez aurre, botere-harreman esplizituan, gorputzetik gorputzera.
Sarri gaian bertan ematen da gorputzen arteko subordinazioa; bestetan geuk sortzen dugu (gehienetan, oharkabean).
Sexologian eta zoru pelbikoan aditua den Juncal Alzugaray Zurimendi fisioak zenbait gako eman ditu klimaterioa eta menopausia hobeto ulertzeko.
Igeriketa, patinetean ibiltzea eta irakurtzea gustuko ditu Leire Manzanares Etxeberriak (Donostia, 2005). Garapenaren nahasmendua dauka eta Zereginak Ikasteko Gelan (ZIG) dago. Gurasoekin batera informazioa bilatzen aritu da ikasten jarraitzeko aukerak aztertzeko, baina oztopoz... [+]
Garbiñe Larreak Kosmetikoak sendabelarrekin liburua aurkeztu du azaroaren 7an Donostian. Azala, ilea eta gorputzeko hainbat atal garbitzeko eta zaintzeko behar ditugun produktuak guk geuk egiteko argibide eta informazio osoa ematen du liburuak. Auzi hau ez da azalekoa,... [+]
Artea eta zientzia elkarrengandik oso urrun egon daitezkeela dirudien arren, biak gustuko ditu Maider Mimi (Maider Triviño) zientzialari eta artistak (Aretxabaleta, Gipuzkoa, 1997). Ikerkuntzan, antzerkian, musikan, bakarrizketetan, poesian eta beste gauza askotan dabil... [+]
Xumea, alaia eta energia handikoa da Olga Garate (Iruñea, 1964). Bizikletan ibiltzea dauka pasio eta familia da bere lehentasuna. Erizain laguntzailea da, eta lana “izugarri” gustuko duen arren, behin betiko lanerako ezintasuna eman diote, minbizi kronikoa... [+]
Sortzez Hazparnekoak (Lapurdi) ez badira ere, berrogei urte baino gehiago daramatzate Étienne Arburua haltsuarrak eta Cathy Arrotcarena hoztarrak Hazparnen bizitzen, eta urteak dira elkar ezagutzen dutela. Itsuak dira biak, eta larunbatero Angelura (Lapurdi) joaten dira... [+]
Sarean lan egiteko elkar entzutea eta errespetatzea “nahitaezkoa” da Aitor Bedialaunetarentzat (Ondarroa, Bizkaia, 1991). Euskal Gorrak, Pertsona Gorren Elkarteen Euskal Federazioko presidentea zeinu hizkuntzaren kalitatea zaintzearen garrantziaz mintzatu da. Salatu... [+]
Sentsibilizazio saioen, hitzaldien eta sare sozialen bidez aktibismo antikapazitista egiten du Juncal Cepedak (Irun, Gipuzkoa, 1986). Txikitan ez du erreferente desgaiturik izan, eta besteei laguntzeko eta erreferenteak sortzeko egiten du dibulgazioa. Sare sozialen bidez,... [+]
Lehen aldiz, ikerketa bat egin dute tanpoiek metalak ote dituzten ikusteko. Izan ere, metal batzuk toxikoak dira, baina AEBetako, Europako eta Erresuma Batuko legediek ez dute horri buruzko araudirik.
Kirol ugari egin ditu Mercedes Ortega Barrenak (Bilbo, 1967); hala nola atletismoa, paddel surfa eta orain arrauna. Hondarribiko HS2 Surf Center eskolako Dragon Boat taldeko kidea da. Batik bat minbizia duten edo izan duten emakumez osaturiko taldea da. Barrenak nabarmendu du... [+]
Desiraren, genero identitatearen eta erotikaren ikuspegia zabaltzeaz mintzatu da Igor Nabarro sexologoa. Nerabezaroan muineko lesio bat izan zuen, eta hori dela-eta zalantzan jarri zituen maskulinitatea eta sexualitatea. Salatu du istripuaren ostean ez zuela inongo heziketa... [+]
Aktibista intersexa* eta DJa da Marikarmen Free (Baena, Espainia,1984). 2003. urtean sistema psikiatrikoaren kontrako borrokan hasi zen, eta gaur egun bide beretik doa Insania kolektibokoekin. Martxoan, Iruñeko Katakraken egindako “Zapalkuntza psikiatrikoa eta... [+]
Batzuentzat ikusezina eta sinesgaitza bada ere, fibromialgia existitzen da, eta berrehun sintoma baino gehiago daude gaitzari lotuta. Horietako batzuk jasaten ditu Edurne Iribarrenek (Otsagabia, Nafarroa, 1954) eta nabarmendu du eragin “handia” dutela egunerokoan:... [+]
Etxean sartuta dago gurekin sentituko dugun txoko bat, gauaren nekean besarkatzen gaituen gune bat, negarra askatzeko espazio sentituko dugun hori, goxotasunarekin konektatuko gaituen etxekoitasuna, bakardadean konpainia egingo gaituena. Mugimenduan diren bizitza askok ez dute... [+]
Joten erritmora harro erakusten du luma Itxi Guerra aktibista antikapazitistak (Madril, 1998). Gorputz desgaituek bizi dituzten biolentziak balioztatzeko eta sistemari aurre egiteko saretzearen garrantziaz mintzatu da. Gorputzaren bizigarritasuna aldarrikatu du:... [+]