Gorpu bat aurkitu dute astearte goizean Jundizeko biokonpost plantan. Langileek Udaltzaingoa ohartarazi dute. Planta behin behinean itxi ostean, Polizia Judiziala bertan da gertatua ikertzen, Gasteiz Hoy hedabidean irakur daitekeenez.
Hipotesi guztiak zabalik daude. Ikusi behar dute gorpu hori nola iritsi den bertara. Aukeretako bat da edukiontziak jasotzen dituen kamioiren batean iritsi izana.
Jundizko biokonpost-plantan hondakin organikoak, inausketa-hondarrak eta errefusaren zabor-poltsak tratatzen dituzte. Hondakinak Gardelegiko zabortegira bidali aurreko urratsa da.
Errefusaren edukiontzietako hondakinak bereizten ari zirela aurkitu dute gorpua, lehen informazioen arabera.