Martxoaren 12an desagerturiko etorkina ote den ikertzen ari dira. Egun horretan Bidasoa ibaia zeharkatzen saiatu ziren hiru migrante; haietako bik Biriatura heltzea lortu zuten, baina hirugarrena desagertu egin zen.
Guardia Zibilak gizonezko baten gorpua atzeman zuen atzo, martxoaren 30ean, Bidasoa ibaian, Irun inguruan. Martxoaren 12an desagertu zen etorkina ote den ikertzen ari dira. Hain zuzen, hura desagertu zen tokitik hurbil aurkitu dute hilotza eta ohar bidez jakinarazi dutenez, gorpua deskonposatze fase aurreratuan zegoen.
Bidasoa ibaia zeharkatzen saiatu ziren hiru migrante martxoaren 12an. Haietako bik Biriatura heltzea lortu zuten, baina hirugarrena desagertu zen."Ez da onargarria 2022. urtean ere beste pertrsona baten heriotzaren berri eman beharra", deitoratu zuen egun horretan Irungo Harrera Sareak. "Bide seguruek ez dituzte pertsonak hiltzen, bai aldiz, kontrol arrazistek".
Gutxienez zazpi pertsona hil ziren 2021ean, Irun eta Hendaia artean den muga administratiboa zeharkatu nahian.