argia.eus
INPRIMATU
Gorostiagari pregoia debekatzea herriko errealitatetik at dago Laudioko Udalaren ustez
  • Laudioko Udalak adierazi du Pablo Gorostiaga alkate ohiari herriko jaietako pregoia esateko debekua Euskal Herriko eta Laudioko errealitatetik at dagoela.

ARGIA @argia 2013ko abuztuaren 14a
Pablo Gorostiaga kartzelan dago 18/98 auziarengatik (argazkia: Aiaraldea.com).

Erabakiari men egingo diotela gaineratu du Bilduk gobernatzen duen Udalak, baina kritiko agertu dira Gasteizko 1. auzi epaitegiak hartutako erabakiarekin.

Debekuaren ostean, Laudioko jaiei hasiera eman behar zien pregoia bertan behera geratu da Jai Batzordearen erabakiz.

Urquijo Laudioren kontra

Jaien hasiera itsustu du polemikak, Carlos Urquijok, Espainiako Gobernuak EAEn daukan ordezkariak, Pablo Gorostiagaren pregoia epaitegietara eraman ostean, "terrorismoaren biktimen duintasunaren kontra" egiten duela argudiatuta.

Gorostiaga hiru aldiz izan da Laudioko alkate eta orain kartzelan dago, 18/98 auziagatik zazpi urte eta zortzi hilabeteko kondena ezarri baitzioten.

Gorostiagaren pregoia debekatzeko ekinbideak abiatu dituen Urquijo bera ere Laudiokoa da, PPko zinegotzia izan zen. Jon Iñarritu Amaiurreko kideak gogorarazi duenez, bere aita ere herriko alkate izan zen Francoren garaian.