argia.eus
INPRIMATU
Gorlizko Udalak kalte ordaina eman beharko dio tratu iraingarria jaso zuen emakume udaltzaingoari
  • 2019ean, Gorlizko emakume udaltzaingo batek tratu iraingarria eta sexu izaerako jokabide desegoki larriak sufritu zituela salatu zuen bere kidea zen gizonezko batengatik, eta, horren ondorioz, 2021an baja eskatu zuen. Orain, Bilboko Lan Arloko 2 zenbakiko epaitegiak ebatzi du Udalak ez zuela prebentzio neurririk hartu erasoaren aurrean, eta kondenatzen du langileari 29.690,76 euroko kalte ordaina ematera.

Hiruka .eus Nahia Martinez Gondra 2024ko uztailaren 11
Argazkia: Ser katea

ELA sindikatuak azaldu duenez, epaiak onartzen du emakume langileak bizi zuen jazarpen egoeraren aurrean Gorlizko Udalak ez zituela indarrean jarri derrigorrezkoak ziren prebentzio neurriak. Horregatik, Udalak 29.690 euroko kalte ordaina eman beharko dio langileari, lan arriskuen prebentziorako neurriak ez betetzeagatik.

Jazarpena jazo zen EAJren aurreko gobernu taldearen legegintzaldian. Alabaina, sindikatuak jakinarazi bezala, egungo Gorliz Bizirik udal gobernuak elkartasuna erakutsi dio langileari, "bere lanpostura modu seguruan itzultzea erraztuz".