Lasarte aretoan jokatu da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bigarren kanporaketa; finalaurrekoetarako txartela lortu du durangarrak.
Bertsozalez bete da urriaren 9an Igorreko Lasarte aretoa Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bigarren kanporaketa ikustera. Aforoak %100 dauden lehenengo saioa izan da, gainera. Gaurko sei protagonistak, hauek izan dira:
Ander Ucelay Aristi
Garazi Navarro Ugarteburu
Gorka Pagonabarraga Agorria
Ibai Amillategi Omaetxebarria
Julen Arzanegi Erezuma
Mikel Goiriena Larrazabal
Lan puntuagarri guztiak egin ostean Gorka Pagonabarraga izan da puntu gehien batu dituena, 482,5 puntu. Beraz, Etxebarriako finalaurrekoan kantatuko du azaroaren 21ean. Horrela geratu dira gainontzeko puntuazioak:
Gorka Pagonabarraga Agorria...482,5
Julen Arzanegi Erezuma.............460,5
Mikel Goiriena Larrazabal..........448,5
Ibai Amillategi Omaetxebarria.....448,5
Garazi Navarro Ugarteburu........418,5
Ander Ucelay Aristi.....................416
Beñat Vidal Gurrutxagak egin ditu gai-jartzaile lanak eta epaimahaia Ainhoa Arregi Elosuak, Garazi Mendoza Agirrek, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxak, Jurgi Fuentes Goikoetxeak, Leire Etxebarria Gazteluk eta Mirari Azula Aurrekoetxeak osatu dute. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea Olarreaga aritu da.