Etxebarriko frontoian jokatu da azaroaren 21ean Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehenengo finalaurrekoa; finalerako txartela lortu du durangarrak.
Segurtasun neurriak indartuta hasi dira finalaurrekoak. Azaroaren 21ean jokatu da lehenengoa Etxebarrian eta 500 lagunetik gora batu dira bertan. Bertsozaleak distantziara, baina bertso egarriz eta txalotzeko gogoz hurreratu dira frontoira.
Kantuan, hurrengo bertsolariak:
Gorka Pagonabarraga Agorria
Ibon Ajuriagojeaskoa Garmendia
Imanol Uria Albizuri
Miren Amuriza Plaza
Onintza Enbeita Maguregi
Paule Ixiar Loizaga Legarra
Lan puntuagarri guztiak egin ostean Gorka Pagonabarraga izan da puntu gehien batzea lortu duena, 529 puntu. Beraz, abenduaren 18an Bilbon jokatuko den finalerako txartela lortu du durangarrak. Horrela geratu dira gaurko puntuazioak:
Gorka Pagonabarraga Agorria........................529
Onintza Enbeita Maguregi..............................518,5
Miren Amuriza Plaza......................................505,5
Imanol Uria Albizuri........................................488
Ibon Ajuriagojeaskoa Garmendia...................441,5
Paule Ixiar Loizaga Legarra...........................434
Zihara Enbeita Gardokik egin ditu gai-emaile lanak gaurkoan. Epaimahaian jardun dutenak Alaitz Etxanobe Bereziartua, Ander Arrien Aspiazu, Ander Txakartegi Basterretxea, Graxi Arregi Leonardo, Joseba Santxo Uriarte eta Miriam Juaristi Urizar izan dira. Itziar Basterretxea Olarreagak egin ditu idazkari beharrak.