argia.eus
INPRIMATU
Gorka Maizek irabazi du Zumaiako final-zortzirena
  • Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren laugarren final-zortzirena jokatu da irailaren 22an Zumaiako Aita Mari Zineman; final-laurdenetarako txartela lortu du gabiriarrak.

Bertsozale.eus @bertsozale 2019ko irailaren 23a
Gorka Maiz bertsotan. Argazkia: bertsozale.eus.

Zumaiako Aita Mari Zineman jokatu da irailaren 22an Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako laugarren final-zortzirena. Gaurkoan ere aurretiaz sarrerak amaituta zeuden, beraz, bete-bete egin da aretoa.

Kantuan, bertsolari hauek izan dira:

Ander Lizarralde Jimeno

Beñat Jauregi Etxeberria

Gorka Maiz Alustiza

Iñigo Gorostarzu Etxebeste

Jokin Bergara Eguren

Unai Muñoa Amundarain

Gorka Maizek lortu ditu puntu gehien, 441 puntu. Beraz, urriaren 26an Eibarren jokatuko den final-laurdenean kantatuko du. Horrela geratu dira Zumaiako puntuazioak:

Gorka Maiz Alustiza.................441

Unai Muñoa Amondarain.........434,5

Ander Lizarralde Jimeno..........432,5

Iñigo Gorostarzu Etxebeste.....416

Jokin Bergara Eguren..............404

Beñat Jauregi Etxeberria.........394

Aurkezle lanak Saroi Jauregi Aiestaranek egin ditu eta epaimahaiko kideak hurrengoak izan dira: Eneritz Azkue Basurko, Karlos Ibarguren Olalde, Leire Beloki Lizarralde, Mikel Lersundi Ayestaran eta Mikel Urteaga Azkue. Idazkari lanetan, berriz, Silvia Etxaniz Alberdi aritu da.