argia.eus
INPRIMATU
Gorka Fraile Euskal Herrira ekartzeko eskaera ez du tramitera onartu Konstituzionalak
  • Hurrengo pauso judiziala Europako Giza Eskubideen Auzitegia izango litzateke; hurbiltzeko eskaerei bost urteko epera erantzuten ari dira Estrasburgon. "Gorkaren kasua larria da eta ezin ditugu 5 urte itxaron", esan du Ainhoa Sergio senideak.

Anboto @anboto 2017ko martxoaren 16a
Fraileren alde AbadiƱon abenduan burututako giza-sarea (argazkia: Anboto).

Auzitegi Konstituzionalaren erabakia kritikatu dute senideek. "Adierazi dute ez dela Konstituzioaren artikulurik urratzen, baina Konstituzioak berak dio presoek etxetik gertu egon behar dutela", azaldu du Sergiok. "Aurpegira barre egiten ari direla dirudi, eta horrek min ematen du", Fraileren lehengusinaren esanetan.

Minbizia berragertzeko beldurra

Fraile preso durangarrari 2015ean topatu zioten minbizia, mingainean. Ebakuntza egin eta gero, iaz burututako TAC azterketan emaitza ona eman zuen. Momentuz "egonkor" dagoela dio Sergiok, eta maiatzean beste errebisio bat egitea aurreikusten dutela. Baina, senideak minbizia berragertzeko beldurrez daude. Oier Gomez presoari gertatu zaio hori, minbizia eduki eta hiru urtera.

Albiste hau Markel Onaindiak argitaratu du Anboton eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.