argia.eus
INPRIMATU
Gore-texek PFC konposatu arriskutsuak ezabatzeko konpromisoa hartu du
  • PFC konposatuak ehun iragazgaitzak egiteko erabiltzen dira, mendiko arropa ekoizteko batez ere. Greenpeacek iragarri du Gore Fabrics, Gore-tex produktuen fabrikatzaileak ingurumena errespetatzen duten teknologietarako trantsizioa hasi duela.

Lukas Barandiaran San Roman 2017ko otsailaren 06a

PFC deitzen zaie naturan existitzen ez diren produktu kimiko batzuei. Naturara heltzean, horietako askok degradazio prozesu luzeak dituzte, eta erraz zabaltzen dira elikadura katean. Substantziek ugalketa hondatu, tumoreen garapena areagotu eta hormonen sistema eraldatu dezakete.

Gore Fabrics ekoizle garrantzitsua da produktu iragazgaitzen munduan, eta 2023 baino lehen bere produktu guztietatik PFCa ezabatzeko konpromisoa hartu du.

Greenpeacek 2011n hasi zuen Detox kanpaina, bertan, ekoizpen eta hornitze katetik substantzia arriskutsuak kentzea eskatu dio ehungintza industriari. 2015etik aurrera, mendiko arropan zentratu zen, horrek erabiltzen baititu batez ere substantzia horiek.