argia.eus
INPRIMATU
Gordillok Marinaledako alkatetza utziko du 35 urtez “utopiak” eraiki eta gero
  • 35 urtez izan da Juan Manuel Sanchez Gordillo Marinaledako (Andaluzia) Alkatea CUT-BAI alderdiaren eskutik. 2008az geroztik Andaluziako parlamentuko diputatua ere bada. Orain, alkatetza kargua utziko du Espainiako Konstituzio Auzitegiaren aginduz.

Malen Aldalur Azpillaga @malenaldalur 2014ko azaroaren 12a
Sanchez Gordillok 35 urtez ezkerreko hainbat balore errotu ditu Marinaledan (Argazkia: C. Marquéz / El Mundo).

Alkate eta legebiltzarkide karguak bateraezinak direla dio epaiak. Zinegotzi gisa jarraituko du Gordillok, bere “herriaren alde” lanean: “Une honetan, legebiltzarretik hobeto borrokatu dezaket Marinaledako eta Andaluziako herritarren interesen alde”.

Esperanza Saavedra alkateordea da alkate izateko hautagai nagusia CUTeko iturriek Publico egunkariari baieztatu diotenez.

Ezkerretik eraikita

2.778 biztanleko herri batean autogestioan oinarritutako politika eta ekimenak martxan jartzea lortu du Sanchez Gordillok. Horregatik, zenbaiten arreta deitu eta beste askoren kritikak jaso ditu.

Besteak beste honako ezaugarriak bereizten dute Marinaleda: etxeak auzolanean eraikitzen dira, zerbitzu sozialak oso merkeak edo doakoak dira, erabakiak modu komunitarioan hartzen dira, alkateak ez du kobratzen eta ez dago udaltzaingorik.

Elkarrizketa Gordillori ARGIAn

Axier Lopez kazetariak Sanchez Gordillo elkarrizketatu zuen 2011n Donostian.