Ekainaren 6an ospatuko da 11 Kolore Fest Donostian “Izan Kolore” lemapean. Aniztasunaren aldeko festan Gora Gasteiz ekimenak botako du txupinazoa, antolatzaileen esanetan “parte hartzearen eta inklusioaren bitartez Gasteiz irekiago bat, justuagoa eta azken batean hamaika koloretakoa egitea posible dela erakutsi dutelako”.
Berrikuntzekin dator aurtengo edizioa: Goizean zehar haurrentzako perkusio tailerra eta Gipuzkoako SOS Arrazakeriak eta Bidez Bide elkarteek Zurrumurruak desegiten eta Aingeru zaindariak erakusketak antolatu dituzte Boulebardean.
Eguneko ekitaldi nagusiak, 11 Danbor Martxak, hasiera ordua eta lekua aldatuko ditu eta 18:30ean irtengo da Konstituzio plazatik. “11 Pintxo 11 Zapore” ekimen gastronomikoa ere errepikatuko dute eta munduko gastronomietan oinarritutako pintxoak dastatzeko aukera izango da egun guztian zehar.
Aniztasunaren inguruko beste bi zita ere izango dira Donostian: Gipuzkoako Erregio Etxeen jaia maiatzaren 31n Konstituzio plazan eta “Sukaldeanitzak” ekimena ekainaren 13an Donostiako elkarte gastronomikoetan.