argia.eus
INPRIMATU
‘Gora Gasteiz: izan kolore’ dokumentala aurkeztuko dute ostegunean
  • Beñat Fontanedak ekoiztu eta zuzendu du dokumentala eta elkarrizketen bidez, Gasteiz anitza aldarrikatzen zuen herri ekimenaren jaiotza eta ibilbidea kontatzen du.

Arabako Alea @ArabakoALEA 2016ko martxoaren 16a

2016ko apirilaren 18an Gora Gasteiz eguna ospatu zenetik ia urte bete pasa ondoren, Gora Gasteiz: Izan Kolore dokumentala aurkeztuko dute datorren ostegunean, "hiritarron aldarrikapenak bildu zituen arrazismoaren kontrako mugimendu soziala omentzeko".

 Hala, Gasteiz anitza aldarrikatzen zuen Gora Gasteiz herri mugimenduaren jaiotza eta ibilbidea biltzen du ikus-entzunezko lan berri honek. Beñat Fontaneda gasteiztarrak ekoiztu eta zuzendu du  eta hurrengo ostegunean, hilaren 17an, 19.30ean aurkeztuko dute Europa jauregian.

Elkarrizketatuen hausnarketak ardatz

 Dokumentala Gora Gasteiz egitasmoaren jaiotzarekin hasten da. 2014ko udaz geroztik, auzokideen arteko elkarbizitza jokoan jarri zuten adierazpen arrazista eta xenofoboen ondorioz, eman zen herri ekimen honen sorrera azaltzen du. Hainbat pertsona eta mugimenduko aktibista batzuen elkarrizketak ardatz harturik, egin ziren ekintzen errepasoa egiten dute. Besteak beste, Karmele Jaio, Unax Ugalde, Jose Angel Cuerda, Blanca Urgell, Iñaki Iriondo bezalako pertsonaia ezagunek parte hartu dute dokumentalean, baita herri mugimenduari lotuta egon direnak ere.

 Elkarrizketaturiko pertsonen oroimen eta hausnarketen bidez, borroko hau gogorarazteaz gain, beste borroka asko piztea du helburu dokumentalak.

Sarrera librea

Gora Gasteiz herri ekimenak gaur egin duen agerraldian Gasteizko hiritar guztiei gonbidapena luzatu diete. Dokumentala ikusteko sarrera librea izango da, aretoa bete arte.

[Albiste hau lizentzia librea erabiliz ekarri dugu hona, artikulu originala Arabako Alean aurkituko duzu]