argia.eus
INPRIMATU
Hiri justu eta solidarioaren defentsan sortu da Gora Gasteiz ekimena
  • Eskubide eta aukera berdintasuna aldarrikatzeko sortu da Gora Gasteiz herri ekimena. Asteazkenean aurkeztu dute Arabako hiriburuan.

Malen Aldalur Azpillaga @malenaldalur 2014ko azaroaren 20a
Gora Gasteiz taldearen aurkezpena asteazkenean Gasteizen. (Argazkia: Gora Gasteiz)

Javier Maroto Gasteizko alkateak (PP) Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaz eta etorkinez egindako adierazpen polemikoen ostean sortu da iniziatiba.

Gora Gasteiz taldearen sorrerak, “integrazioaren” aldeko hainbat kolektibo batu nahi ditu, eskubide eta aukera berdintasunak bermatzeko asmoz; bereziki, sorterriari, sexuari, erlijioari eta orientazio sexualari dagokien kasuetan.

Taldeak manifestu batean azaldu duenez, “hiri justu eta solidarioa” nahi dute; bere inguruarekin harremanetan egongo den “herri plural bat”. Horretarako,“ilusioan oinarritutako hiri positibo” baten alde “borrokatzera” deitu dute.

Manifestuaren sinatzaileak

50 lagun inguruk sinatu dute manifestua, horien artean, EHUko irakasleak, idazleak, musikariak, kirolariak eta abeslariak.

“Guk nahi dugun hiria babes sozialeko sisteman oinarritu behar da: eta oinarria norbera izan behar da, bere ezberdintasunekin eta bere aukerekin”, esan dute manifestuaren sinatzaileek.

Jarraian manifestuaren sinatzaileetako batzuk:

- Amadou Gaye , ostalaria

- Antonio Altarriba , idazlea

- Antonio Dupla, EHUko irakaslea

- Asier Otamendi, bertsolaria

- Bernardo Atxaga, idazlea

- Edu Hernando, aktorea

- Elisa Rueda, idazlea

- Filomena Abrantes, Afro Elkarteko zuzendaria

- Gorka Aginagalde, aktorea

- Gorka Moreno, Ikuspegiko zuzendaria

- Igor Gonzalez de Galdeano, txirrindulari ohia

- Iñaki Betagarri, abeslaria

- Iñaki Garaialde , Saskibaloiko jokalari ohia

- Iñaki Iriarte, saskibaloiko entrenatzailea

- Iñaki Iriondo, kazetaria

- Iñaki Larrinbe, artista

- Iosu Eizaguirre, musikaria

- Irati Anda, eskalatzailea eta bertsolaria

- Ismael Diaz de Mendibil, kazetaria

- Izaskun Moyua, Emakundeko zuzendari ohia

- Javi Fernandez , aktorea

- Juan Arrosagaray, artista

- Juan Ibarrondo, idazlea

- Karmele Jaio, idazlea

- Karra Elejalde, aktorea

- Katixa Agirre, idazlea

- Leire Diaz de Guereñu, unibertsitateko irakaslea

- Miguel Ángel Ruiz, Udaleko Batzorde Sozialeko zuzendaria

- Mikel Urdangarin, musikaria

- Natxo Rodriguez, artista

- Oihane Perea, bertsolaria

- Pakita Saenz de Urturi, arkeologoa

- Ruben Rolando Sanchez, bertsolaria

- Sonia Estevez, ikus entzuneko artista

- Txema Ramirez de la Piscina , EHUko irakaslea

- Veronica Werckmeister, artista

- Zuriñe Eziolaza, kirolaria