Larunbat honetan egingo dute Iruñeko Zentral antzokian. Leihotikan, Altxatu, Los del Rayo eta Los Carniceros del Norte taldeek joko dute.
"Gor Gaua" berezia izanen da gozagai larunbat honetan (apirilaren 23an) Iruñeko Zentral antzokian.
Izan ere, Gor zigiluak bere 25. urteurrena ospatuko baitu. Horretarako, jaialdi majo bat antolatu du. Iruñeko diskoetxeko lau taldek parte hartuko dute eta hardcore melodikotik rockera doazen doinuak gozatu ahalko dituzte bertaratutakoek.
Gaur egun zigiluarekin jardunean dauden taldeak dira guztiak. Kontzertuak 19:30ean hasiko dira.
Lau talde zuzenean
Los del Rayo (Sakana - rock and rolla), Leihotikan (Iruñea - hardcorea), Altxatu (Irunberri - punk rocka) eta Los Carniceros del Norte (Hobi azpiko rock and rolla) izango dira jaiaren protagonistak, Yogurinha Borovak aurkeztutako gaualdian.
Sarrerak aurretik eskura daitezke Zentralen webgunean edo Gor, Infiernito, La Teteria eta Thain (7 euro + gastuak). Bestela, 9 euroan bertan.
Albiste hau Entzun!-ek argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.