argia.eus
INPRIMATU
Googleri inoizko zigorrik handiena ezarri dio Bruselak
  • Europar Batzordeak 4.340 milioi euroko isunarekin zigortu du multinazional estatubatuarra, Android sistema eragilearekin oker jokatzeagatik.

Nahia Ibarzabal @NahiaIbarzabal 2018ko uztailaren 18a
Googleren logoa

Hiru urteko ikerketa egin ondoren prozesua bukatu da eta erabakia asteazkenean jakinarazi diote konpainiari.

Android sistema eragilearekin oker jokatzeagatik jarriko diote isuna. Izan ere, Google Search eta Chrome nabigatzailea berez instalatzea exijitzen die Googlek sakelekoen ekoizleei.

Aurtengoa ez da Googlek jasotzen duen lehen isuna. Iaz ere Europar Batzodeak 2.420 milioi euro ordaintzera zigortu zuen, monopolioen legea urratzeagatik eta beste enpresei lehiatzeko aukera ukatzeagatik.