argia.eus
INPRIMATU
Google tasa 2019an ezarriko duela berretsi du Frantziako Gobernuak
  • Europan zerga txikiak ordaintzen dituzte interneteko erraldoi teknologikoek (Google, Apple, Facebook, Amazon…) eta horiei enpresa digitalen gaineko zerga, Google tasa delakoa, aplikatu nahi zaie Europar Batasunean, baina herrialde guztiak ez daude ados. Erabakitzen dena erabakitzen dela, Frantziak zerga ezarriko duela adierazi berri du Bruno Le Maire Finantza ministroak.

ARGIA @argia 2018ko abenduaren 06a

Zerga ezartzearen aldekoak dira, besteak beste, Espainiako Estatua, Italia, Alemania edota Erresuma Batua, eta ez dute tasarik nahi Irlandak eta Eskandinaviako herrialdeek. AEBetako erraldoi gehienek Irlandan dute Europako egoitza, eta bertako Gobernuak ez die alfonbra gorria kendu nahi.

Eta aberastaun handien gaineko zerga?

Datorren urtean erabaki beharko du Europar Batasunak arre ala so egin, baina Frantziako Gobernuak dio, bestela ere, bere kabuz aplikatuko duela zerga. Besteak beste, azkenean erregaien gaineko zerga bertan behera utzi izana orekatzeko. Aberastasun handien gaineko zerga, hori ez du ezarri nahi Frantziako Gobernuak, nahiz eta berau berrezartzea ere baden Jaka Horien aldarrikapenetako bat.