argia.eus
INPRIMATU
Goitik datozen aginduak direnak direla ere, abenduaren 1ean dendak irekiko dituzte Ipar Euskal Herrian
  • Abenduaren 1ean iragarriko du Frantziako Gobernuak oraingo neurriak mantendu ala aldatuko dituen, dendek itxita jarraitu beharko duten ala ez. Baina hainbat merkatari elkartek iragarri du Gobernuak erabakitzen duena erabakitzen duela ireki egingo dituztela ateak, segurtasun neurriekin horretarako prestatuta daudela iritzita.

ARGIA @argia 2020ko azaroaren 17a

Amazon eta antzerakoak aberasten ari diren bitartean, tokiko merkataritza itotzen ari direla salatzen ari dira dendariak, Frantziako Gobernuak konfinamendua agindu zuenetik. Distantziak mantenduz eta maskarak jarrita, lan egiteko aukera aldarrikatzen dute, eta horregatik erabaki dute abenduaren 1ean ateak zabalduko dituztela, Gobernuak deliberatuko duenaren zain egon gabe. Hala adierazi du hainbat merkatari elkartek, Pirinio Atlantikoetako parlamentariei eta prefetari bidalitako gutun irekian.

Frantziako Estatuak bizi duen bigarren itxialdiak 35 egun beteko ditu abenduaren 1ean.