argia.eus
INPRIMATU
GoiEner elkartearen bosgarren urteurrena ospatuko dute larunbatean
  • Energia berriztagarrien kontsumo arduratsuan, energiaren ekoizpenaren deszentralizazioan eta jasangarritasun energetikoaren kontzientziazioan dihardu lanean besteak beste GoiEnerrek.

Iñigo Igartua @igartua19 2018ko azaroaren 22a

Gaur egungo eredu energetikoa aldatzea helburu izanik duela bost urte sortu zen GoiEner. Dagoeneko 9.000 bazkide baino gehiago ditu elkarteak eta bost bulego ditu Hego Euskal Herrian. Urteurrenaren harira, Energia Soziala II. Jardunaldia antolatu dute larunbatean Hernanin.

Goizeko 9:30tan hasi eta eguerdira arte iraungo duten jardunaldietan energia berriztagarrien inguruko hitzaldiak izango dira, Maria Victoria Perez, Leire Gorriño, Pedro Corvinos eta Pedro Prieto sektoreko adituen eskutik. Bazkari batekin biribilduko dute egitaraua.

Ekitaldia elkarteko bazkide eta laguntzaileei zuzendurik dago eta sarrera doakoa izango da.