Larunbatean, Glovo enpresarako lanean ari zela, 22 urteko gazte bat hil zen Bartzelonan (Herrialde Katalanak). Gaztearen heriotza eta Glovo, Deliveroo eta antzeko enpresetan pairatzen den prekarietatea salatu dute Bilbon.
Larunbatean izan zen gaztearen istripua, 23:30ak aldera. Banaketa lanetan ari zela, udaleko garbiketa zerbitzuetako auto batek harrapatu egin zuen. Bartzelonako rider-en hainbat mobilizazio izan dira egunotan.
Bilboko Plaza Zirkularrean batu dira Eragin eta Bilboko rider talde bateko kideak "Prekarietatea hiltzailea. Glovo mata" lelopean. Behin baino gehiagotan salatu izan dute Glovo bezalako enpresetan pairatzen den egoera eta lan baldintzen prekarizazioa.
Albiste hau Topatuk argitaratu du, eta CC-By-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.