Datorren igandean Glissegunaren edizio berri bat ospatuko da Angelun, Seaska ikastolen elkarteak antolatuta. Ospakizun honetan surf txapelketa, roller ikastaroak, akrobazia eta kapoeira erakustaldiak, hip-hopa eta beste hainbat ekitaldi izango dira. Ekimenaren helburua da euskara uztartzea gaur egun gazteen artean bogan dauden irrist kirol eta aisialdiarekin.
- Onintza Iruretak Glissegunari buruzko lerro batzuk jaso zituen iragan urtean ARGIAn argitaratutako erreportaje honetan: Surfa: Ohol gainean ibiltzeko hiztegia sortzen.