argia.eus
INPRIMATU
Gladys saria, 2022ko edizioa
Sustatu 2022ko maiatzaren 09a

Saria antolatzen dute PuntuEus Fundazioak eta EHUko Informatika fakultateak, babesle hauekin: Gipuzkoako Foru Aldundia, Danobat Taldea eta EHUko Berdintasun Zuzendaritza.

Helburua da ingurune digitalean ari diren emakume gazte euskaldunak saritu, gazteentzat erreferenteak sortu eta lan hori jendarteratzeko. Saria emakume gazteei zuzenduta dago, gehienez 40 urtekoak, bere ibilbideaz gain aurrera begira duten proiekzioa kontuan hartuz. Hautagaiak euskal herritarrak izango dira, edota, haien jarduna Euskal Herrian burutu dutenak. 3.000 eurorekin sarituko dute hautatua.

Hautagaitzak aurkez daitezke https://gladyssaria.eus/ webgunearen bidez, ekainaren 20a bitartean. Irakurri oinarriak zehatz ñabarduterako.