argia.eus
INPRIMATU
GKS antolakundeak salatu du 1.500 euroko isuna jaso duela Laudioko Udaltzaingoaren aldetik, pankarta bat jartzeagatik
  • Urtarrilaren 28an egindako manifestaziora deitzeko pankarta jartzen ari zirela, GKSko zenbait militante identifikatu zuen Laudioko Udaltzaingoak eta 1.500 euroko isuna heldu zaie ekintzaileei.

Aiaraldea @aiaraldea Aitor Aspuru Saez 2023ko otsailaren 15

Aiaraldeko GKS antolakundeak atzo salatu zuen sare sozialetan 1.500 euroko isuna jaso duela Laudioko Udaltzaingoaren aldetik. Aiaraldea Komunikabidea erakundeko kide batekin jarri da harremanetan eta horrek berretsi dio urtarrilean udaltzainek taldeko zenbait kide identifikatu zituela pankarta bat jartzeagatik. Berriki 1.500 euroko zigorra jakinarazi diete.

Urtarrilaren 28an Bilbon egindako manifestazioari egiten zion erreferentzia pankartak -enpresarie erasoaldia salatzeko- eta GKSk salatu du erakunde publikoak bere jarduera oztopatzen saiatzen direla.

Horren bi adibide jarri dituzte. Alde batetik, Ertzaintzak beste 4.000 euroko isunak tramitatu zituela iaz Laudioko Gaztetxearen itxieraren kontrako mobilizazioari lotuta.

Horrez gain, urtarrilaren 28an GKSk manifestazioa deitu zuen Iruñean ere eta Nafarroa Garaiko hiriburuan 50 gazte identifikatu zituen poliziak. Gerora, 10.000 euroko isunak jarri dizkiete.

GKS Aiaraldeak ez du baztertzen zigor gehiago heltzea hurrengo asteetan, salaketak tramitatzen dituzten neurrian.