argia.eus
INPRIMATU
“Gizonezkoen artean ez dugu elkartasunik erakusten, homosexualak ote garen susmoa ez sortzeko”
  • “Elkartasun harremanik ez da gizonezkoen artean, interesetan oinarritutakoa baizik”. Hala azaldu du Gizon ekimeneko kide Iñaki Kasaresek Arrosa Sareko Zebrabide saioan.

Nahia Ibarzabal @NahiaIbarzabal 2018ko ekainaren 29a

 “Sistema kapitalistak homofobia txertatu digu, horregatik ez dugu gizonen arteko elkartasunik erakusten, jendeak izan ez dezan homosexualak ote garenaren susmorik ”. Gure artean kontaktu fisikorik egonez gero, “baina kontuz” bezalako esaldiak esaten direla azpimarratu du, “beldurra dugulako gure gizonkeria kolokan jartzeko”.

Gehienek dutela jarrera berdina dio Kasaresek, kontzientzia feminista duenak ere bai. Kontzientzia feminista “pegatina” bat dela adierazi du, “gizonezkook ez dugulako benetan landu”.

Elkarrizketa entzuteko sakatu hemen