Maiatzaren 2an bi ahizpen amak salaketa jarri zuen Getxoko komisaldegian. Ikerketa amaituta gizonezkoak epaile aurrean deklaratu du, eta honek bere espetxeratzea agindu du.
Gizon baten aurka salaketa jarri zuen emakumeak, bere alaba eta adingabeari sexu erasoak egiteagatik. Ertzaintzak ikerketa abiatu, eta jakin du beste ahizpa bati ere egin zizkiola erasoak. Egun adin nagusia da bigarren alaba hori, baina erasoak gertatu zirenean adin gabea zen. Ez zuen orduan salaketarik egin, gizonak –haien senidea da– mehatxatu egin zuelako eta babes gabe sentitzen zelako.
Espetxeratutako gizonak 44 urte ditu. Ikerketa amaitutakoan Ertzaintzak atxilotu egin du. Deklaratu eta gero epaileak espetxeratzea agindu du, sexu erasoak eta sexu abusuak leporatuta.
Bigarren erasoa hilabete bakarrean
Orain dela hilabete, apirilaren 12an, beste salaketa jarri zuen emakume batek Getxon, gizonezko batek, lan eskaintza faltsua baliatuta sexu erasoa egiteagatik. Gizona atxilotu egin zuten eta epailearen aurrean deklaratu ostean libre geratu zen karguekin; erasotutako emakumearengandik 300 metro baina gutxiagora hurbiltzeko debekua dauka.