Astelehen goizean eraman dute atxilo 24 urteko gizona, Zaramaga auzoan. Bikote ohiari lehenbizikoz eraso egin ondoren, emakumea eta semea zihoazen autoaren kontra jo du bere autoarekin.
Gasteizen 24 urteko gizonezko bat atxilotu dute, bikotekide ohia eta semeari eraso egitea egotzita. Astelehen goizean eraman dute atxilo udaltzainek, Zaramaga auzoan, eta asteartean epailearen esku utziko dute.
Hedabideek jaso dutenez, gizonak bikotekide ohia iraindu eta eraso egin dio, eta ondoren emakumea eta bere semea zihoazen autoa jo du bere autoarekin, nahita.