argia.eus
INPRIMATU
Gizonezko bat atxilotu dute Baionan emakume bati autobusean ukituak egiteagatik
  • Sexu erasoa osteguneko 22:00ak inguruan gertatu da. Erasotzailea biktimaren atzean eseri da autobusean eta bularraldea ukitu dio. Poliziak ordu beteren buruan atxilotu du gizona.

Iraitz Madariaga Etxebarria 2021eko abuztuaren 06a
Martxoak 8ko manifestazioa Baionan. Argazkia: Jenofa Berhokoirigoin

Erasoa 22:00ak inguruan gertatu da Baionan. 55 urteko gizonezko bat 20 urte inguruko emakume batean atzean eseri da hiri autobusean. Ibilgailua gelditzean, eserlekuaren gainetik pasatu du eskua eta bularraldea ukitu dio neskari. Emakumeak eta autobuseko gainerako bidaiariek erasotzailea jaitsiarazi egin dute.

Sud Ouest hedabideak azaldu duenez, Poliziak 23:30ak inguruan atxilotu du gizona. Autobuseko kamerek erasoa baieztatu dute, eta gizona identifikatzeko baliatu dituzte. Biktimak Baionako epaitegian deklaratuko du.

Beste eraso bat Bokalen

Iragan astelehenean, 25 urteko gizonezko batek bikotekide ohiari eraso egin zion Bokalen (Lapurdi). Epaiketan, biktima mehatxatu egin zuen, Berria hedabideak jakinarazi duenez. Atzo kartzelaratu zuten erasotzailea.