argia.eus
INPRIMATU
Gizon beltz bat erasotzeagatik hainbat pertsona epaituko dituzte Bilbon
  • Asteazkenean egingo da epaiketa. SOS Arrazakeria Bizkaiak elkarretaratzea deitu du erasotuari babesa helarazteko.

Uriola.eus @uriolaeus 2021eko martxoaren 17a
Arrazakeriaren aurkako elkarretaratzea Bilbon (Argazkia: Ecuador Etxea)

Erasoa otsailaren 13an gertatu zen Bilboko Errekalde auzoan. SOS Arrazakeriak azaldutakoaren arabera, 20 eta 25 urte bitarteko sei gaztek 52 urteko gizon beltza jipoitu zuten. Erasotzaileak asteazkenean epaituko dituzte, Bilboko Buenos Aires kaleko epaitegietan, eta 11:30ean erasotuari babesa adierazteko bertaratzeko deia zabaldu du SOS Arrazakeria taldeak.