“Euskaltzaletasuna eta feminismoa” izan da Hala Bediko Kantoian landutako gaia. Izan ere, izenburu hori du Oihaneder Euskararen etxeak, Jakin aldizkariak eta Udako Euskal Unibersitateak Gasteizen antolatu duten ikastaroak.
Irati Iciarrek, UEUko Etengabeko Prestakuntzaren koordinatzaileak, ikastaroaren orain arteko saioen balorazioa egin digu eta ondotik Amelia Barquín izan da Kantoian, Mondragon Unibertsitateko irakaslea eta Euskararen Erabilera Ez Sexista monografiaren egilea. Berak gidatuko du ikastaroaren hurrengo saioa, martxoaren 20an arratsaldeko 19:00etan Oihanederren izenburu honenpean: “Nola erabili euskara modu ez-sexista batean?”. Podcastean dituzu, batetik, ikastaroaren nondik norakoak eta, bestetik, euskararen erabilera sexistaren adibide batzuk, horiek gainditze aldera euskal hiztun gisa egin ditzazkegun hautuekin batera.
Albiste hau Hala Bedik argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.