argia.eus
INPRIMATU
Gizon batek salatu du beste gizonezko batek bortxatu duela Santurtzin
  • Gizonezkoak beste gizonezko bat salatu du, larunbat goizaldean bortxatu egin zuelako. Erasoa gaitzesteko elkarretaratze isila egin dute udaletxe aurrean hamarnaka lagunek, astelehen eguerdian, Udalak deituta. Bien bitartean, Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da.

ARGIA @argia 2022ko maiatzaren 02a
Santurtziko Udalak deituta elkarretaratzea egin dute erasoa gaitzesteko. / Argazkia: EITB.

Larunbat goizaldean gertatu zen erasoa, Santurtziko portuko plazan; inguru horretan egin ziren San Jorge jaietako kontzertuak.

Aintzane Urkijo alkateak mezua zabaldu du sare sozialetan. "Santurtzin ez dugu inoren borondatearen aurkako inolako jokabiderik onartzen", adierazi du."Gure herrikide batek jarritako bortxaketa salaketaren aurrean, Santurtzin asteburu honetan beste gizon baten eskutik ustez, Bozeramaile Batzordea deitu dut biharko, gaitzespen idatzi bat adosteko".

Udaleko Bozeramaile Batzordea eguerdia baino lehen bilduko da, gaitzespen idatzia prestatzeko.