Gizonak hiru labankada eman dizkio emakumezko bikotekideari, etxean. Emakumea larri zaurituta eta ospitalean dago, eta gizona atxilo eraman dute.
Astearte arratsaldean jazo zen erasoa, Arguedasen (Nafarroa). 50 urteko gizonezkoak hiru labankada eman zizkion 44 urteko bikotekideari, larriki zaurituz. Bikoteak elkarbanatzen zuen etxean egin zion eraso gizonak emakumeari, eta ondoko kalean atxilotu zuen Guardia Zibilak.
Emakumea Tuterako Reina Sofia ospitalera eraman zuten, eta momentuz isilpean daukate pronostikoa. Guardia Zibilak gertatu denaren gaineko ikerketa zabaldu du.