Irailaren 1ean gertatu zen erasoa, gizonezkoaren etxean. Gaur arratsaldean elkarretaratzea egingo dute Kanbon, 18:30ean.
Iragan larunbatean, Kanbon, gizonezko batek labanaz egin zion eraso emakume bati, eta larri zauritu zuen belaunean eta eskuan. Frantziako Poliziak gizonezkoa atxilotu zuen eta atzo pasa zen epailearen aurretik.
Epaileak prokuradorearen eskariarekin bat egin zuen, eta hamar hilabeteko kartzela zigorrera kondenatu du gizona, Berriak jakitera eman duenez. Horrez gain, behin zigorra betetakoan, ezingo da Frantziako Estatuan egon –Ingalaterrakoa da gizona–. Epaileak hitzeman du "Frantziatik kanporatuko" dutela.
Erasoa salatuko dute gaur arratsaldean Kanbon, 18:30ean, herriko etxearen parean.