argia.eus
INPRIMATU
Gizon bat eta emakume bat atxilotu dituzte, Aizarnazabalen hilda agertu zen emakumearen kasuari lotuta
  • Labur jakinarazi du Ertzaintzak, ohar bidez: urtarrilaren 4an Urola ibai ondoan hilik aurkitu zuten 32 urteko emakume donostiarraren kasuari lotuta, biktimaren ezagunak ziren gizon bat eta emakume bat atxilotu dituzte. Egun hauetan kasuan aurrerapen handiak eman direla adierazi du Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak.

ARGIA @argia 2021eko urtarrilaren 12a

Epaileak sekretupean du ikerketa eta ez dute informazio gehiago zabaldu.

Urtarrilaren 4an aurkitu zuten emakumearen gorpua Aizarnazabalen, indarkeria zantzuekin. Urola ibai ondoko sastrakadi batean lanean ari ziren langile batzuek eman zioten abisua poliziari eta gero baieztatu zuten urtarrilaren 1etik desagertuta zegoen Aintzane Pujana donostiarrarena zela gorpua.