argia.eus
INPRIMATU
Gizon bat espetxeratu dute Barakaldon sexu-eraso bat egitea leporatuta, eta beste bost kasurekin lotu dute
  • Irailean Barakaldon egin zuen eraso batengatik espetxeratu dute ostiralean, DNA proben ondorioak jaso ondoren. Beste bost indarkeria kasuak ikertzen ari da Ertzaintza.

Irati Irazusta Jauregi 2023ko martxoaren 06a
Sexu-eraso baten harira Barakaldon egindako elkarretaratzea. (Argazkia: Naiz)

24 urteko gizon bat espetxeratu dute ostiralean Barakaldon, hainbat sexu-eraso egitea egotzita. Ertzaintzak adierazi duenez, irailaren 25ean salatutako eraso batengatik eraman dute espetxera gaztea, DNA analisien emaitzak jaso ondoren.

Abenduan ere atxilotu zuten gizonezkoa, hil horretan beste eraso bat egitea leporatuta. Horrez gain, Ertzaintza ikertzen ari da ea zerikusirik duen beste lau kasurekin. Horietako bat irailean salatu zuten, eta beste hiru abenduan. Denera, sei sexu-erasorekin lotu dute, guztiak Barakaldon eginak.