Etxean zeuden adingabeetako batek eragotzi du erasoa. Iruñeko Udaltzaingoak atxilo eraman du gizona.
60 zentimetroko xafladun katana batekin emakumezko bikotekideari eraso egiten saiatu da gizon bat Iruñean, Arrotxapea auzoko etxebizitza batean. Etxean zeuden lau adingabeetako batek erasoa saihestea lortu du.
Eraso saiakeraren ondoren, gizona gela batean giltzapetu da armarekin. Polizia bertaratu da eta Iruñeko Udaltzaingoak atxilo eraman du, hiru delitu leporatuta: familian tratu txarrak ematea, legezkoak ez diren armak edukitzea, eta atxiloketa- eta espetxeratze-agindua edukitzeagatik.